XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

02

Berebiziko istilua sortu da

Europar Batasuneko Justizi Auzitegiak mugak anulatu dizkie jokalari europarrei.

Inor traspasatzeko trabarik ezin da ipini.

Ondorio praktikoak eta finantzieroak berehalakoak izango dira.

LUXENBURGO

Langileen zirkulazio-askatasunaz indarrean dagoen legislazio komunitarioaren kontrakoa dela kluben artean futboleko jokalariak traspasatzeko sistema, diktaminatu zuen atzo Europar Batasuneko Justizi Auzitegiak.

Berebat, futbol-zelaian simultaneoki sar daitezkeen jokalarien kopurua mugatzen duten arauak ere ilegalak direla adierazi dute epaile komunitarioek.

Auzitegi komunitarioak diktaminatu duenez, jokalarien traspasoak eta partidu bakoitzeko zenbat jokalari atzerritarrek joka dezaketen erabakitzen duen araua Erromako Itunaren kontrakoak dira.

Aldi berean, gogoratu zuen, kirol praktika, jarduera ekonomikoa denez gero, zuzenbide komunitarioak erregulatuta dago.

Epaian zehatz esaten da, Erromako Ituneko 48. artikulua elkarte deportibioek diktatu dituzten zenbait arauen aplikazioaren kontrakoa da.

Arau horien arabera, Komunitateko estatu kide batetik datorren jokalari futbolista profesionalak, klubarekin eginiko kontratoa bukatzen denean, ezin du jokatu estatu kideko beste klub batean honek ez badio jokalariaren jatorrizko klubari traspasoagatik, formazioagatik eta promozioagatik behar den indemnizazioa ordaintzen.

Lenz fiskala

Jean Marc Bosman jokalari belgikarrak egin zuen eskeari erantzunez diktaminatu du auzitegi komunitarioak.

Bigarren Dibisioko Dunquerke klub frantsesera traspasatu ondoren, klub honen eta Lieja klubeko jokalari honen ekipoaren artean konponketa ekonomikorik ez zelako, jokatu gabe geratu zen jokalari belgikarra.

Futbol europar modernoan, alabaina, indarren dira arau horiek.

Auzia joan zen irailaren 20an sortu zen, Carl Otto Lenz, Europar Komunitateko Justiziako fiskal nagusiak ilegal zirela kontsideratu zuenean.

1993ko urtarrilaren 1ean Merkatu Bakarra indarrean jarri zenez geroztik langileen zirkulazio-askatasunaz Europar Batasunean diren arauen kontrakoak direla esan zuen Lenz fiskalak, ilegalak beraz.

Bide beretik, Karel Van Miert Konpetentziaz arduratzen den komisari europarrak atzo Bruselan esan zuenez, Europar Batasuneko Justizi Auzitegiko epaia ezagutu ondoren, gaurgero ez da diskriminazio gehiago egingo estatu kideen arteko jokalariekin.

Epaiaren berri izan eta Van Miert komisariak berehala prentsaurrekoan esan zuenez, sententziak ondorio praktiko eta finantziero berehalakoak izango ditu eta klub profesionalak auzitegiaren epaiari egokitu beharko zaizkio.

Transferentzien sistema birmoldatzen eta langileen zirkulazio librearen kontrako arauak birplanteatzen berehala saiatu behar dutela, klubek, gaineratu zuen Van Miert komisariak.

Ekonomia, ez kultura

Konpetentziaz arduratzen den komisario europarrak adierazi zuenez; auzitegiren epaiak zorrotz azpimarratzen du kirol profesionala aktibitate ekonomikoa dela eta ez kulturala, eta beraz arau ekonomikoei men egin behar zaiela eta ez aprobetxatu lege komunitarioak kulturari atxeki dizkion prerrogatibez.

Europar Ekonomi Elkarte osoan aplikatu behar dela epaiak erabakitzen duena esan zuen Van Miert jaunak eta zuzenbide komunitarioa Europar Batasun osoan aplikatzen dela, horretaz oraindik banaka batzuk konturatu ez diren arren.

Teorian, adierazi zuen, bihar bertan, igandean, edozein ekipo profesional komunitariok osa lezake ekipoa jokalari komunitario ez nazionalekin.

Tamalgarria litzateke gaineratu zuen.

Orain arte juridikoki zertu diren kontratu guztiak epaia diktaminatu baino lehen indarrean ziren arauen arabera betearaz daitezkeela, esan zuen, baina gaurgero auzitegi komunitarioak erabaki duen arabera jokatu beharko dela.

Batasunaren alde Bosman

Jean Marc Bosman jokalariak, bestalde, futbol europarraren oinarri juridikoaren kontra bost urteko auzia irabazi duenak, Europar Batasuneko Justizi Auzitegiak ilegal jo dituen arau deportiboen kontra bat egiteko eskatu die jokalariei.

Arau zuzenagoak lortzeko jokalariek batu egin behar dute esan du Bosmanek.

Futbol profesionaleko jokalariek erakutsi dioten solidaridadeagatik, eskerrak eman dizkie.

Gaur iritsi naiz mendi gailurrera eta oso nekatuta senti dut neure burua, esan zuen Bosmanek epaia ezagutu ondoren.